Consulting PROk, Euskadiko Kutxak autonomo eta negozio txikientzat eskainitako aholkularitza-zerbitzuak, zerga-ordainketaren optimizazioari buruzko jardunaldia antolatu du. Jardunaldia abenduaren 12an, 13an, 14an eta 15ean egingo da, Bilbon, Iruñean, Donostian, Vitoria-Gasteizen eta Derion. Jardunaldiak izaera praktikoa izango du batik bat, 2011ko ekitaldi fiskalaren itxierari begira kontuan hartu beharreko funtsezko giltzak ardatz hartuta.
Egunotan Euskadiko Kutxaren sukurtsalen batean izan bazara, Mundukide Fundazioaren esku-orriak edo kartelen bat ikusiko zenituen. GKEa dirua biltzen ari da mikrokreditu-programarekin aurrera jarraitzeko. Programa horren bidez nekazaritzaren garapena sustatu nahi da Mozambikeko Marrupa barrutian.
Maria Bayo sopranoak XVI. Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Saria irabazi du. Sari horrek curriculumik azpimarragarrienak dituzten Humanitateen, Kulturaren, Arteen eta Gizarte Zientzien arloko jarduneko pertsona ezagunak saritzen ditu, Euskal Herriaren kultura-garapenari ageriko ekarpenak egiten dizkiotenak.
Euskadiko Kutxako banka elektronikoa urrian erabili zuten bezero guztien artean zozketatutako Ipad 2 gailuak irabazi dituzten bi saridunen izenak baditugu jada: Javier Cifuentes Costela Pedro Ovidio Flores Sanz Bejondeizuela! CLNet-era sartzeko beste gailu bat lortu duzue. Goza dezazuen espero dugu. Zozketa gehiago Oraingoan zorterik izan ez baduzue, oraindik irabaz dezakezue: gogoan izan beste bi iPad zozketatuko ditugula azaroan CLNet-era sartzen zaretenon artean eta beste bi abenduan sartzen zaretenon artean.
Ziurrenik konturatuko zineten aldaketa batzuk egin ditugula gure blogean. Aldaketa horiei esker, orain edukiak puntuatzea eta Twitterren eta Facebooken partekatzea erosoagoa da.