Caja Laboral Contigo -

Logotipo Caja Laboral Contigo
Entradas de: Euskadiko Kutxaren berriak

Euskadiko Kutxak Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Sariaren XV. ediziora deitzen ditu hautagaiak

Ikerketan, zientzian eta kulturan diharduten eta lanean bikaintasuna ezaugarri duten pertsona ospetsuak Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren Humanitateen, Kulturaren, Arteen eta Gizarte Zientzien Sariaren hamabosgarren deialdian parte hartzera animatzen dituzte Eusko Ikaskuntzak eta Euskadiko Kutxak.

read more

Nomina Multirekin 1 Formula ikusteko zozketaren irabazleak

Maiatzaren 7an, 8an eta 9an Montmelóko 1 Formulako Sari Handia ikusteko 5 packen zozketa egin genuen apirilaren 15ean. Ondokoak dira saridunak:

read more

Javier Aguirresarobek eta Mikel Urmenetak jasoko dute 2009ko Euskal Herritar Unibertsalaren saria

Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak eta Euskadiko Kutxak Euskal Herritar Unibertsalaren Saria ematen dute urtero, nazioartean Euskal Herriaren  irudi ona zabaltzen duten norbanako, elkarte, talde edo erakundeen lana aitortzeko.   Hain zuzen,  ildo horretan lan bikaina egiten duten bi sortzaile izan dira 2009ko saridunak: Javier Aguirresarobe eibartar argazki zuzendaria, zinemako hainbat irudi ederren egilea. Mikel Urmeneta iruindarra, 60 herritara zabaldu den Kukuxumusu markaren bazkide fundatzailea eta sormen zuzendaria.

read more

(Español) Participa en la porra del Real Oviedo y Caja Laboral

Post hau gaztelaniaz soilik irakur daiteke.

read more

Euskadiko Kutxa I. Enpresa Lasterketarekin

Maiatzaren 16an, 10:00etan, Euskadiko Kutxak babesturiko Donostiako Maratoi Erdiaren 10. Edizioa izango da. Aurten, honako berritasun hau izango dugu: maratoi erdiaren barruan I. Enpresa Lasterketa egingo da. Lasterketa horrek talde-espiritua sustatzea eta kirola egiteak enpresan dituen onurak erakustea ditu helburu. Euskadiko Kutxan uste dugu enpresek ez dituztela beren langileak lanerako soilik deitu behar, lasterka egiteko eta talde-lana sustatzeko ere aintzat hartu behar dituztela. Izena emateko, lau pertsonako taldeak osatu behar dituzue (gizonezkoak, emakumezkoak eta mistoak) eta izena...

read more
Orria: 13 - 22  « Lehenengoa  ... « 11  12  13  14  15 » ...  Azkena »