Metaposta kutxa gotor elektronikoa da. Bertan, zure agiri garrantzitsuak (nominak, fakturak, aseguru-polizak, egiaztagiriak, kontratuak…) segurtasun osoz gorde ditzakezu. Orain, gainera, 16 gigako lau iPad, WiFi eta 3 G konexio eta guzti zozkatuko ditugu, eta bat zeuk eskura dezakezu. Izan ere, zozketa maiatzaren 4an egingo da, 2012ko urtarrilaren 23tik maiatzaren 3ra bitartean CLNeten bidez Metapostan alta ematen duten Euskadiko Kutxako bezeroen artean. Postamail zerbitzuaren erabiltzailea izatea ere nahitaezko baldintza da.
Euskadiko Kutxa Zurekin blogean argitaratu ohi ditugun postei buruz zer iritzi duzun jakin nahi dugu, zuen premia edo gustuak ezagutzeko. Horregatik, galdera bakarreko inkesta txiki-txiki bat prestatu dugu, zuen gogoko gaiak zein diren jakiteko. Hiru erantzun aukera ditzakezue gehienez. Euskadiko Kutxa Zurekin blogaren edukietan zein da zuretzat interesgarriena? Babestutako kirol-jarduerak (maratoiak, herri lasterketak..) Banka elektronikoa eta mugikorra Caja Laboral Baskonia Ekonomiari eta finantzei buruzko gida praktikoa Euskadiko Kutxaren produktu eta zerbitzu berriak ...
Urtarrilaren 3an bi iPad 2 zozketatu genituen abenduan Euskadiko Kutxako banka elektronikoa erabili zuten bezeroen artean. Eta ondokoak dira bi saridunak: Zuriñe Maitena Frances Redondo Nagore Zarandona Ortiz de Pinedo Zorionak! Goza ditzazuen espero dugu!
Berri onak ditugu Euskadiko Kutxaren mugikorrentzako aplikazioari buruz galdetu diguzuen guztiontzat. Gure mugikorreko bankaren aplikazioa bidean da; hilabete batzuk daramatzagu lanean eta 2012ko lehen hiruhilekoan argia ikusiko du. Prestatzen ari garen aplikazioa iPhone, iPad, Android eta BlackBerry-etan erabili ahalko da. Horrela zuen mugikorretik edo tabletetik edozein eragiketa edo kontsulta egin ahalko duzue.
CLNet erabilita iPad 2 bat irabazi nahi zenuke? Estefanía Gomez Agudok eta Andrés Mina Jimenezek lortu dute dagoeneko. Abenduaren 14an bi iPad 2 gailu zozkatu ditugu, azaroan Euskadiko Kutxako banka elektronikoa erabili zuten bezeroen artean eta bi hauek izan dira saridunak.