Caja Laboral Contigo -

Logotipo Caja Laboral Contigo

Euskadiko Kutxa eta Internet bidezko banka. Aholku praktikoak

Izar12Izar3Izar4Izar5Izar (Ez dago baloraziorik)
Loading ... Loading ...

Azken urteotan, Internet bidezko banka-zerbitzuak indarra hartu du berezko kanal gisa, banako erabiltzaileentzat zein enpresentzat.

Norberaren kontuak kudeatzeaz gain, sistema horrek gero eta zerbitzu gehiago eskaintzen ditu, produktuak zuzenean kontratatzeko aukera ematen du eta bere erabilgarritasuna etengabe hobetzen ari da. Horri esker, haren erabilera ohikoa da gaur egun gero eta erabiltzaile gehiagorentzat.

Internet bidezko banka erabiltzeko aholkuak

  • Internet bidez egindako eragiketen segurtasunari begira, ez eman zure datuak eta gako pertsonalak erabat seguruak ez diren web orrietan.
  • Egiaztatu helbide guztiek web gune seguruei dagokien “s” letra erantsita dutela eta hasieran https://… dutela.
  • Datu edo gako pertsonalak erabili behar badituzu, egiaztatu orriak gune seguruaren ziurtagiria indarrean duela eta haren titulartasuna, nabigatzailearen barran ikusgai dagoen giltzarrapoaren irudiaren gainean klik eginda.
  • Ez fidatu banka-zerbitzuetara jotzeko posta elektronikoetan edo iragarki-bandetan txertatutako estekaz, eta erabiltzen baduzu, egiaztatu helbide zuzenera eramaten zaituela.
  • Ez esan inoiz zure segurtasun-gakoak, eta aldatu aldian behin.
  • Ezabatu zure ordenagailuko cache memoria, baldin eta beste pertsona batzuekin partekatzen baduzu edo leku publiko batean bazaude. Saioa bukatzean, “Deskonektatu” edo antzeko erreferentzia eskaintzen duen aukera erabili.

Azkenik, gogoratu hainbat entitatek, haien artean Euskadiko Kutxak, konpromiso hau hartua dutela beren bezeroekin: INOIZ ere ez die gakoei buruzko daturik eskatuko posta elektronikoaren bidez edo beste bide batez. Gakoak CLNETen sartzeko eta/edo eragiketak egiteko gunean sinatzeko SOILIK ESKATZEN dira, eta ingurune seguru batean.

TAGS: , , ,

Zabaldu albistea:
  • Facebook
  • TwitThis
  • Meneame
  • del.icio.us
  • Google


Iruzkinak “Euskadiko Kutxa eta Internet bidezko banka. Aholku praktikoak”

  1. Aitor(e)k dio:

    Creo que ya va siendo hora de actualizar CLNet, no hay más que dar una vuelta por la banca electrónica de otras entidades para ver lo pobre y lo limitado que es CLNet. Esta claro que Caja Laboral esta aún lejos de la banca 2.0…

  2. CLBlog(e)k dio:

    Estimado Aitor, agradecemos que nos hayas hecho llegar tu punto de vista sobre CLNET.
    La banca electrónica de Caja Laboral se va construyendo tomando en consideración las opiniones y sugerencias de nuestros clientes y, en ese sentido, agradecemos vuestros comentarios sobre los servicios que echáis en falta.
    Podéis realizar vuestras sugerencias de mejora a través del siguiente formulario:
    https://www.cajalaboral.com/DesdeCorporativo/form_atencion_clientes/caste/cont_sugerencias.htm

Iruzkin bat utzi