Euskadiko Kutxak eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak odola emateko jardunaldi berezia antolatu dute. Ekainaren 10ean, asteazkenean, egingo da, Odol Emaileen Mundu Egunaren ekintzen barruan.
Gipuzkoan egunero 140 odol-emate baino gehiago behar ditugu, probintziako behar hemoterapikoei erantzuteko. Horregatik, Donostiako Askatasunaren hiribideko eskualde-eraikinera hurbiltzera gonbidatzen zaitu Euskadiko Kutxak, dagoeneko animatu diren bazkide eta lagunekin batera odola emateko. Odola ematea erraza, azkarra eta, batez ere, premia-premiazkoa da.
Parte hartu nahi baduzu, hartu hitzordua 943 319 000 telefonoan edo leire.polvorosa@cajalaboral.es helbidean.
Zain izango gaituzu Euskadiko Kutxaren Donostiako Bilera Aretoan, eta bertan, Gipuzkoako Odol Emaileen osasun-taldeak artatuko zaitu eta edozein zalantza argituko dizu.
TAGS: emaileak, elkartasuna