Otsailaren 10etik 13ra, ostegunetik igandera, Arabak bere karparen ateak irekiko ditu, Madrileko Kirol Jauregiaren (Avda. Felipe II) inguruko eremu ludikoan. Caja Laboral taldeari 2011ko Errege Kopako partidetan beren babesa ematera joango diren Arabako 2.000 zale baino gehiagoren topagune izan nahi du karpa horrek, baita gure lurraldeko baliabide turistikorik eta eno-gastronomikorik onenak beste talde batzuetako zaleen eta publiko orokorraren artean ezagutzera emateko erakusleihorik onena ere.
“Araba hirukorik onena” goiburupean, Arabako Foru Aldundiak, Euskadiko Kutxak eta Saski Baskoniak sustaturiko karpak gure lurraldeko hirukorik onenak ezagutzera emango ditu, gastronomian, ardoetan, ondarean eta turismo berdean.
Ekimen horrekin, Euskadiko Kutxak bere babesa erakutsi nahi die Baskoniaren zaletuei, eta Saskibaloiko Errege Kopako edizio berri honetan horiek izango duten protagonismoari. Gainera, Arabako lurraldearen aldeko apustua egin du, eta tokiko erakundeekin eta Arabako gizarte osoarekin aktiboki lankidetzan dihardu. Hori dela eta, arabar guztientzat eredu bihurtu da.
Slow Food Arabarekin lankidetzan, Araba karpak arabar produktuen aukera zaindua aurkeztuko du.
Ostegunak 10, karparen inaugurazio-ekitaldian, Piruleta Hirukorik pintxo berezia aurkeztuko da, 2011ko Errege Koparako bereziki diseinatua. Pintxo hori egiteko Arabako produktuak soilik erabili dira: txokolatea, Arabako Errioxako olioa, Gesaltza-Añanako gatza eta Arabako Errioxako Sonsierrako erromeroa eta ezkaia.
Gainera, txapelketan zehar, 6.000 pintxo baino gehiago banatuko dira doan:
Hirukorik onena ardoetan honako hauek ordezkatuko dute:
Arabako Errioxako ardoak dastatzea oinarritzat duten jolas eta jardueren bitartez, bertaraturikoak entretenitzeaz arduratuko dira sommelierrak eta enologoak. Parte-hartzaileek ongi pasatuko dute, giro lasaian, ardo motei, ustei, aromei, koloreei, upeltegiei, Arabako Errioxako udalerriei eta abarri buruz apustu egiten, antzematen eta probak gainditzen.
Parte-hartzaile bakoitzari kopa bat emango zaio. Horrekin, gure kasino berezia osatzen duten hiru mahaietan jokatzeko eta apustu egiteko aukera izango dute. Joko amaieran azken eskaintza bat egingo da, eta parte-hartzaileek irabazitako fitxak erabili ahalko dituzte Arabako Errioxan bi pertsonarentzat egonaldia edo Arabako Errioxako ardo-sorta lortzeko. Sari horiek Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak emango ditu.
Lurraldeko proiekturik enblematikoenak ezagutzera emango dira: Vitoria-Gasteizko Santa Maria Katedraleko lanak eta Gesaltza-Añanako gatz-larrainak birgaitzeko proiektua.
Lurraldeko baliabide naturalak eta turistikoa ezagutzera emango dira: Arabako Natura Parkeen sarea, mendi-ibiliak, lur orotako bizikleten pistak, nekazaritza-turismoko establezimenduak, landetxeak…
Arabako hiriburuak bere ingurumen-ibilbideagatik eta -politikagatik jasotako Europako Green Capital sariak protagonismo berezia izango du Araba Karpako dekorazioan.
Dagoeneko ohikoa den legez, Caja Laborali haren partida guztietan babesa emateko Madrilera inguratuko diren zale gorri-urdin guztiak animatzeaz arduratuko da Biotzatarrak fanfarrea bere musikarekin.
Gazteenentzat, eta harrobia sortzeko asmoarekin, saski bat jarriko da kanpoaldean, saskibaloian jolastuz eta Caja Laboraleko jokalariak emulatuz gozatzeko.
Eta oroigarri gisa, Araba karpa bisitatuko duten pertsona guztiek Caja Laboraleko San Emeterio eta Teletovic jokalarien benetako tamainako irudiarekin argazkia ateratzeko aukera izango dute. Ateratako argazki guztiak honako web honetan ikusi eta deskargatu ahalko dira doan: http://www.fotosalava.net/.
Otsailaren 10a, osteguna
Otsailaren 11, ostirala
Otsailaren 12a, larunbata
Otsailaren 13a, igandea
Otsailaren 10a, osteguna
Otsailaren 11, ostirala
Otsailaren 12a, larunbata
Otsailaren 10a, osteguna
Otsailaren 11, ostirala
Otsailaren 12a, larunbata
Otsailaren 13a, igandea
Otsailaren 10a, osteguna
Otsailaren 11, ostirala
Otsailaren 12a, larunbata
Otsailaren 13a, igandea
TAGS: baskonia, Caja Laboral Baskonia, kopa