Jende askok krisiaren negu hotzak astindu gaituenean ezagutu ditu arriskua kalifikatzen duten agentziak edo rating-agentziak. Komunikabideek haien oharrak egunero jakinarazten dizkigute, eta era guztietako enpresa, gobernu eta erakundeak dardarka egoten dira zer erabakitzen duten jakiteko. Baina jende askorentzat krisiaren protagonista “ezezagunak” dira. Jarraian, zergatiak azaltzen saiatuko gara, erraz ulertzeko moduan.
“Kalifikazio-agentziek” finantza-produktu jakin baten (altxorraren letren, bonuen, akzioen…) igorlearen ustezko kaudimena eta ez ordaintzeko arriskua balioesten dituzte. Aipatutako datuek, adibidez, inbertsio bat arriskutsua den adierazten digute, inbertsiogileak produktuaren mugaegunean interesak kobratzeko eta dirua berreskuratzeko dituen aukerak aztertu ondoren. Horretarako, eredu ekonometrikoak erabiliz eta hainbat aldagai neurtuz, aztertutako subjektuaren ahalmen ekonomikoa balioesten dute: metatutako zorra, itzultzeko azkartasuna…
Zenbaitetan, gobernu edo enpresek, dirua behar dutenean, zorra jaulkitzea erabakitzen dute, eta, beraz, epe jakin batean interes jakin batzuk ordaintzeko konpromisoa hartzen dute. Dena den, zorra jaulki aurretik, balioespena egiteko eskatzen diote agentzia bati. Horrelako balioespenetan oinarrituz, inbertsiogile eta mailegu-emaileek non komeni zaien inbertitzea ikusten dute.
Sistema erraza, zentzuzkoa eta erabilgarria da, itxuraz. Demagun dirua inbertitu nahi dugula eta enpresa bat oso erakargarria iruditzen zaigula. Gure dirua sartu aurretik, enpresa horren arriskua kalifikatu duen agentziaren txostena ezagutzea izango da onena, balioespena positiboa dela egiaztatzeko eta seguruago inbertitzeko.
Esanak esan, zalantzak ere sor daitezke, ENRON enpresari buruz (porrot egin baino 4 egun lehenago) eta Lehman Brothersi buruz (egungo krisiaren hastapenetan) zer balioespen egin zituzten kontuan hartuta. Bi kasuetan, agentziak ez ziren heltzear zegoen krisia aurreikusteko gai izan.
Arriskua kalifikatzen duten agentzia gehienak bi negozio eredutan oinarritzen dira:
Jaulkitzaileek ordaindutako kalifikazioak, oro har, doakoak izaten dira eta edonork ezagutu ditzake. Baina aditu askori galdera berbera bururatzen zaie: Kalifikazioen truke ordaintzen dutenei buruzko txosten negatiborik egiten al da? Demagun Whopitelcox enpresaren jabeak garela eta, likidezia behar dugunez, zorra jaulkitzea erabaki dugula. Aldez aurretik, horrelako agentzia bati gure enpresari buruzko txostena egiteko eskatu (eta ordaindu) diogu. Txostena positiboa edo negatiboa izango da? Errealitatearekin bat etorriko da ala gure interesei erantzungo die?
Ezin dugu ahaztu arriskuaren kalifikazioak ez direla kontu-ikuskaritzak. Hizpide ditugun agentziak, izan ere, kazetaritza-agentziatzat hartzen dira erregistroetan, eta, legearen arabera, informazioa ematera mugatzen dira, besterik gabe. Ondorioz, ez dituzte kontu-ikuskatzaileen erantzukizun berberak, enpresa horien txostenen berezitasuna erabateko gardentasuna baita; bestela, irregulartasunik egonez gero, euren ondarearekin ere erantzun behar izaten dute.
Berez, arriskua kalifikatzen duten 80 bat agentzia daude munduan, baina Estatu Batuetako hiru konpainia dira jaun eta jabe, merkatuaren ia % 90 kontrolatzen baitute. Elitea dira. Hiruren izenak etengabe entzuten ditugu komunikabideetan: Standard & Poor’s, Moody’s eta Fitch. Azken hori Erresuma Batuan ere finkatu da.
Gaur egun, krisiak euroaren gain oso eragin zuzena duela, Europako gobernuek arriskua kalifikatzeko agentzia europar bat sortzeko beharra aldarrikatu dute, aipatutako hiru enpresen nagusitasuna ahal den neurrian murrizteko, “euren opilari ikatza” ematen eta dolarra (eta bigarren mailan, libera esterlina) indartzen saiatzen omen direlako, munduan erreferentziazko moneta izan dadin, euroaren ordez.
Ez da batere erraza etorkizunean zer gertatuko den jakitea, krisiak berak egunez egun agerian uzten digunez.
Estatuek agentzien independentziarik ezaren erronkari nahitaez heldu beharko diote, ezaugarri horren ondorioak bete-betean ari baitira jasaten. Nola egin den jakiterik ez dagoen txosten batek herrialde baten ekonomia kinka larrian jartzea, txostenaren egileek ondorioen gain inolako erantzukizunik ez izatea, 3 agentzia estatubatuarrek munduko ekonomian neurriz kanpoko boterea izatea… Hori guztia arautzea ezinbestekoa da, baina nork ezarriko dio joarea katuari?
Europar Batasunak, kalteturik handienak, ezin ditu Estatu Batuetako enpresen jarduerak arautu. Gainera, txostenak orain arte bezala egiten jarraitzea “komeni” zaien herrialdeek inola ere ez dute onartuko agentziak arautzeko organoa sortzerik, organo horretan partaidetza garrantzitsua ez badute behintzat. Bestalde, agentziak kontrolatzeko erakundearen botereak agian horien independentzia mugatu egingo luke, txostenei lotutako jardunbideetan.
Gaiari buruzko mundu-akordioa lortzea funtsezkoa da, baina bide bihurgunetsua eta mantsoa ere bai. Jakin bagenekien, ordea, ez zela zeregin erraza.
TAGS: kalifikazio agentziak, ekonomia, finantzak
Artículo interesante pero que me ha dejado con algunas dudas:
- En primer lugar, a la hora de describir el modelo de negocio se dice que “La mayoría de las agencias grandes y medianas, como Standard & Poor’s, Moody’s y Fitch Ratings, que son las más conocidas, se basan en un modelo de negocio en el que los ingresos provienen de los pagos que les hacen los emisores de créditos.” ¿Es correcta esta frase? ¿Son los emisores de créditos o los de deuda los que pagan a las agencias? Parece que son los emisores de deuda según lo que se comenta en los párrafos siguientes.
- En el caso de que los ingresos de las agencias provengan de los emisores de deuda (empresas o estados), no me explico por qué estados como España o Grecia pagan a estas agencias cuando no hacen más que emitir informes negativos con rebaja de calificaciones que son rebatidos inmediatamente por parte de los Gobiernos.
- Tampoco entiendo por qué, ante la incompetencia demostrada (y quizá, interesada) en las valoraciones previas a la crisis se sigue confiando en estas agencias. ¿Qué intereses ocultos hay? Lo único que me cabe pensar es en algún tipo de connivencia entre los grandes inversores y prestatarios y estas agencias.
Hola Igor,
Gracias por tu aportación al post y no alegramos de que te haya resultado interesante.
En cuanto a tu pregunta, evidentemente no es fácil saber cuál es la primera fuente de ingresos de estas agencias. Eso sólo lo saben ellas y además la situación puede variar según la coyuntura económica. Quizás en la frase deberíamos haber añadido que el negocio también proviene de los emisores de deuda, como se explica en párrafos posteriores.
Pero en la situación económica actual y refiriéndonos a mercados mayoristas cabe pensar que debido a las fusiones y concentraciones de entidades financieras, el número de emisores de deuda se ha podido reducir, aunque no podemos saber cómo afecta esto directamente a las agencias de calificación.
En referencia a tu comentario sobre por qué estados como España o Grecia pagan a estas agencias, la explicación es sencilla. Estos estados, solicitan financiación en mercados mayoristas a través de la emisión de deuda y para que alguien les preste dinero, el que les presta emisor de crédito, le obliga a pasar por la calificación de estas agencias, para evaluar en base a ellas en qué condiciones les prestan el dinero. Es parecido a cuando una persona pide un crédito en una entidad financiera, esta le pide datos de su situación laboral, patrimonial para evaluar el riesgo de la operación. Por lo tanto los estados están obligados a calificarse si quieren que les presten el dinero.
Esperamos haberte ayudado,
Un saludo