Euskadiko Kutxak eta Gipuzkoako eta Arabako Odol Emaileen elkarteek odola emateko jardunaldi berezia antolatuko dute. Ekimen hori ekainaren 17an, asteazkenean, egingo da, Odol Emailearen Munduko Eguna ospatuko den aste berean. (gehiago…)
Joxerramón Bengoetxea Caballero izan da XV. Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren Humanitateen, Kulturaren, Arteen eta Gizarte Zientzien Sariaren irabazlea. Sariak Euskal Herriaren kultura-garapenean eraginkorki parte hartu duten pertsonak saritzen ditu; Humanitateen, Kulturaren, Arteen eta Gizarte Zientzien alorretan curriculumik onenak dituzten jarduneko pertsona ospetsuak, hain zuzen. (gehiago…)