Elhuyar Fundazioak Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoa aurkeztu zuen joan den urriaren amaieran. Orain, hiztegi entziklopedikoaren on line bertsioa kontsultatzeko aukera dugu http://zthiztegia.elhuyar.org helbidean.
Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoa euskaraz egiten den lehengoa da eta Elhuyar Fundazioa eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko elkarlanaren eta Euskadiko Kutxaren babesaren emaitza da.
Euskadiko Kutxan 30 urte baino gehiago daramatzagu arrakastatsua izaten den urteko egutegia egiten. Egutegia “kultur ondarea” da, eta gure kultura, folklorea, kirola eta abar nabarmentzeko estilo berria ekarri zuen.
Aurten, Euskadiko Kutxaren 50. urteurrena dela eta, egutegi berezia osatu dugu, eta horretarako, Anton Eguiguren argazkilariarengana jo dugu berriro ere, bera izan baitzen, anaia Ramonekin batera, 1975 eta 1995. urteen arteko egutegien egilea.
Euskadiko Kutxa hamarkadako hiru erakunde onenetako bat da, bezeroei ematen dien zerbitzua kontuan hartuz. Hala erabaki du Stiga aholkularitza enpresak, EQUOS Sektoreen Kalitate Objektiboko Ikerketan. Zehazki, Euskadiko Kutxa azken hamar urteotako kreditu kooperatiba onena dela ondorioztatu du.
Euskadiko Kutxak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako Sailak abenduaren 3an emango diote 2009ko Boluntariotza Saria Behar Bidasoa GKEari, 32 urtean Hirugarren Munduko hainbat herrialdetan eginiko boluntario lanarengatik.
Behar Bidasoa irabazi asmorik gabeko boluntario elkarte bat da, eta bazkideen lana bateratuz eta koordinatuz, Hirugarren Munduko herrialdeei garatzen laguntzea du helburu.