Caja Laboral Contigo -

Logotipo Caja Laboral Contigo

Etxea argitaratu eta urtebetera, Kalea iritsi da

Dagoeneko salgai dago  Kalea diskoa,   Kepa Junkerak  lehengo urtean Etxea lanarekin hasitako trilogiaren bigarren partea. Latinoamerikako 82 artistak interpretatutako 24 euskal kanta tradizionalek osatuta dago diskoa. CD bikoitza da eta testu-liburu luzea du osagarri, abestien ohar eta hitzekin, euskaraz nahiz gaztelaniaz.

Kepa Junkerak duela urtebete baino gehiago ekin zion abentura horri,  Euskadiko Kutxak babestuta. Euskal kantagintzako piezarik ederrenak mundu zabaleko artisten ahotsez eta euskaraz grabatzea zen helburua.

read more

Mundukide eta Euskadiko Kutxa Marrupako nekazaritzaren garapenarekin

2000. urtetik Mozambikeko Marrupa eskualdearen garapena bultzatzen du Mundukide Fundazioak, mikroenpresa kooperatiboak sortzen lagunduz eta nekazaritzaren garapena eta azpiegiturak eraikitzea sustatuz. Nekazaritza sustatzeko ekimenaren barruan,  2002 urtetik mikrokreditu-programa dago martxan, nekazariei landutako lurrazalera handitzen eta laboreak dibertsifikatzeko erremintak eta haziak lortzen laguntzeko.

read more

Javier Fernández Aguadoren 1010 consejos para emprendedores hitzaldira gonbidatzen zaitu Gaztempresak

Zure enpresa kudeatzeko aholkuak behar dituzu? Bada eman ezazu izena Javier Fernández Aguado Management aditu eta pentsalari entzutetsuaren hitzaldira etortzeko.  Hitzordua ostegunean, hilak 5, da; 19:00etan Donostiako Londres hotelean.

read more