Urriaren 25ean, igandea, Euskal Kirolaren VI. Eguna ospatuko da Tolosako Usabal Kiroldegian. Ekimena Euskal Kirol Federazioen Batasunak (EKFB) antolatu du, Euskadiko Kutxaren laguntzaz. 11:00etatik 15:00etara, kirol-tailerretan parte hartzeko eta erakustaldi eta lehiaketa ofizialak ikusteko aukera izango duzue. Gainera, Euskadiko Kutxak haurrentzako eremua prestatu du: puzgarriak eta sorpresa ugari egongo dira bertan.
Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioak abian jarri du Gaztempresa Gizarte Sarea, Euskadiko eta Nafarroako enpresentzako lehen online sarea. Zuk bezala, egun batean beren negozioa sortzea erabaki zuten pertsonekin informazioa, ideiak eta esperientziak partekatzeko gertuko espazioa.
Kontaktuak egiteko laguntza-plataforma izatea du helburutzat Gaztempresa sare berriak. Dagoeneko sorturiko enpresentzat ez ezik, oraindik eratu ez diren eta beren ibilera hasi dutenen aholkuak jaso eta harremanetan jarri nahi dutenentzat ere bada.