Ekainaren 27a Pertsona Gor-itsuen Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, beste ospakizun batzuen artean, Gaztela eta Leoneko Gor-itsuen Elkarteak, ASOCYLek, Más allá de los sentidos 2009 saria emango dio Euskadiko Kutxari.
Sari horren lehenengo edizioa izango da 2009koa. Haren bidez, gor-itsuei eskainitako arduragatik eta laguntzagatik bereizten diren pertsona edo erakundeen konpromisoa nabarmendu nahi du ASOCYLek.
Datorren igandea, ekainak 28, egutegian markatuta dute 600 triatletak (iaz baino 200 gehiagok). Izan ere, Donostiako Atletico klubak Euskadiko Kutxaren babesarekin antolatuko Donostiako Nazioarteko Triatloiaren XXIV. Edizioa egiteko aukeratutako eguna da hori.
Kirol-ekitaldia 09:00etan hasiko da, Kontxa hondartzan, Donostiako Atletico klubaren aurre-aurrean.
Ekainaren 24an, asteazkena, Unibertsitatearekiko Konpromisoaren sariak emango dira. Valladolideko Unibertsitateko Kontseilu Sozialak eta ScholaFundazioak antolatu dute emanaldia, Gaztela eta Leongo Juntaren Unibertsitateen Zuzendaritza Orokorrarekin lankidetzan eta Euskadiko Kutxaren babesarekin. Ekitaldia 12:00etan izango da, Santa Cruz Ikastetxe Nagusiaren ekitaldi-aretoan.
Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioak Bihotza ekintzaile saria eskuratu du. Enpresa berrien sorrera sustatzen duten erakundeen, enpresen edo eragileen lana saritzen du ekimen horrek.
Ekainaren 19an, ostiralean, 19:00etan, adin guztietako korrikalariak bilduko dira Leonen, Ordoño II kalean, IX. Milla Urbana Caja Laboral Ciudad de León proban parte hartzeko.