Caja Laboral Contigo -

Logotipo Caja Laboral Contigo

Gaztempresa Bihotza Sarietarako proposatu dute

Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioa, Bihotza duten enpresei ematen zaien Bihotza Sarietarako proposatu dute. Sariak Gestión 2-17k, Euskadiko eta Nafarroako negozio, enpresa, merkataritza eta industriaren berri ematen duen enpresa-egunkariak, ematen ditu urtero.

Maiatzaren 27an, asteazkena, Gestion 2-17k eta ekimenean laguntzaile diren 14 komunikabidek 2009ko BIHOTZA Saria emango diete Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako bihotza duten zortzi enpresari, erakunderi edo profesionali.

read more

Oinazeari begiratu, eta kontatu

Asteazkenean, hilak 20, agur esan genion Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketen II. Edizioari, Oinazea kontatu, oinazez kontatu elkarrizketarekin. Gipuzkoako Foru Aldundiko Tronu Aretoa jendez bete zen Anjel Lertxundi eta Joxe Aranzabalen hausnarketa eta esperientziak entzuteko.

read more

Oinazea kontatu, oinazez kontatu

Asteazkenean, hilak 20,  Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketen II. Edizioko laugarren topaketa egingo da, Euskadiko KutxakDonostia Ospitaleak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta.  Anjel Lertxundi idazleak eta Joxe Aranzabalek, “Medikuak esan dit minbizia dudala” liburuaren egileak, oinazea gaur egungo medikuntzan gaia landuko dute, “Oinazea kontatu, oinazez kontatu” izenburupean.

read more

Donostiako Maratoi Erdia heldu da

Datorren igandean, maiatzak 17, Donostiako Maratoi Erdia izango da, beti bezala Euskadiko Kutxak babestuta. Hitzordua 10:00etan izango da, Kursaal Jauregian.

Aurtengo edizioan berritasun bat izango du herri-proba horrek: parte hartzaileek 10 edo 21  kilometroko modalitateen artean aukeratu ahal izango dute. Modalitate bakoitzak bere sailkapena eta bere sariak izango ditu. Zalantzarik gabe, berritasun hori lagungarri izango da berez onarpen handia duen proba hori ospetsuago izan dadin.

read more

Ospatu Interneten Nazioarteko Eguna Caja Laboral Netekin eta miniordenagailu eramangarri bat irabazi ahal izango duzu

Maiatzaren 17a Interneten Nazioarteko Eguna da eta Euskadiko Kuxak zurekin ospatu nahi du. Horregatik, LG X110 markako 25 miniordenagailu eramangarri zozketatuko ditugu, maiatzaren 14an, 15ean, 16an eta 17an CLNeten sartzen diren erabiltzaile partikular guztien artean.

read more