Manuel Elkin Patarroyo, zientzialaria eta malariaren aurkako txertoaren asmatzailea, zientziaren konpromiso sozialari buruz aritu zen Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketen II. Edizioan, hain zuzen ere, hirugarren topaketan. Antolatzaileak Euskadiko Kutxa, Donostiako Ospitalea eta Gipuzkoako Foru Aldundia dira.
Bere garaian, txertoaren asmatzaileak sekulako eztabaida sortu zuen txertoaren patentea multinazionalei ez saltzea erabaki zuenean, interes ekonomikoak premiadunen osasun-beharren gainetik ez egotea saihesteko.
Euskadiko Kutxak Ingurumena Kudeatzeko Sistema bat dauka ezarria. Sistema honekin, bere jarduerak egiterakoan ingurumen-legediak dioena eta gai honen inguruan hartutako borondatezko beste konpromiso batzuk zorrotz betetzen ditu eta ingurumena hobetzeko eta kutsadura ez sortzeko erabakia hartua du.
Duela gutxi arte, 26 urteko adina aurrekoaren eta ondokoaren arteko muga izaten zen. Izan ere, 26 urte betetzeak “adin nagusitasunera” iristea esan nahi zuen eta, ondorioz, Gazte-txartelaren abantaila ugariak galtzea. Baina hemendik aurrera, lau urte gehiago izango dituzu txartelak eskainitako abantailak aprobetxatzeko, bai hemen eta baita Europan ere.
Halaxe da: orain, 30 urte bete arte izan zaitezke Gazte-txartelaren jabe.
Zer irudituko litzaizuke zure negozioaren neurriko aholkularitza-zerbitzu bat edukitzea? Eta zerbitzu hori doan izango balitz? Bada, egon badago zerbitzu hori eta Consulting PRO du izena.
Euskadiko Kutxaren 2. Ekonomia Hitzaldietatik ateratako konklusiorik interesgarrienetako bat honako hau da: gaur egun hain kezkagarri zaigun krisialdi ekonomikoaren amaiera datorren urteko lehen hiruhilekoan zehar etor liteke, hain zuzen Amerikako Estatu Batuetako hazkundea adierazten duten lehen aztarnekin batera, hazkunde hori geroxeago Europara iritsiko bailitzateke.